XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) ordurarte ezaguna zen munduaren amaiera zen Finisterren amaitzen zen ibilbide iniziatiko misteriotsuko ibiltarien Ospitale izan zen etxea.

Ospitale aurrean, egungo benta.

Bien artean, eliza parrokiala, zerrazko hortz gogorrak dituen portada erromanikoa zabalduz.

Marrazki bakar batek ere ez ditu bere artxiboltak apaintzen.

Bere traza, Amezketatik hurbil dagoen Ugarteko Andra Maria elizakoaren antzekoa da, Gipuzkoako arte erromanikoaren testigantzarik zaharrena delarik.

Pinudi zabalek mendi-hegal guztiak estaltzen dituzte.

Katagorria.

Atari itxi batek ematen du tenplu barrurako sarbidea.

Nabe bakarreko parrokia txikia da, kutsu herrikoi handikoa, mistifikaziorik gabe.

Alde batean, bataio-harri ederra.

Errestaurazio obra berri batzuek, zurezko bilbadura zoragarri bat utzi dute agerian.

Absideak gurutzeriazko ganga dauka oraindik.

Erretablo nagusian, Santa Marinaren irudi gotikoa, ezkerreko eskuan liburu ireki bat duela, bestean herensuge bat heltzen duen kate bat eusten duelarik, era honetan Antiokiako Santa Marina eta Galiziako Santa Marina nahasten direneko legenda gogoraraziz.

Eliza honen izenak, herri hau antzinako pasaera leku izan zela adierazten du.

Parrokiako portada erromanikoak, auzoa XII. mendean bazegoela berresten du.

Lehen aipatutako Ospitaleak erromesen ibileraren berri ematen du (...).

Santa Marinako taila gotikoa.